XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manu, itxas gizona. Arrantzaleen artean gizonik leialena.

Arrai tartean urterik onenak joan zaizkio, bañon oindiokan ere, gure itxas ertzetako errietan gutxi dira ari atunetan edo sardinetan edo bixigutan irabaziko liokenik.

Jatorra gure Manu arrantzalea.

Joxe Martin, nekazaria, baserritarra.

Berealaxe ekingo dio onek kantari.

Bertso zaarretan ongi bai ongi.

Txirritan eta Bilintxen eta Pedro Mariren bertsoak orain goxo, orain garratz, mendiko iturriak ura bezelaxe aterako zaizkio.

Gero, eztarria naiko ardoakin busti ondoren, bertso berriak... aldrebes, erdi-ipurdika, mediku zaarra zirikatuz.

Eta Nikaxio... Praixko... Anixeto... Alkartasun onean, umore ederrean, ajuju ta ajaja, a zer txipiro-jana egin bear degun.

Joxepantoni yaioa, makiña bat kontxo-kontxo esan bearrez diagu.

Kontxo-kontxo, Nikaxio, sabel itsusi aundi ori ez dek ase oindiño?.

Kantabriko txipiro guziak garbitu bear dituk.

Ta Nikaxio, muturra beltzituta, algaraka, (...).